Uztaro 95 (2015)

Jarduera fisikoaren rola emakume presoen bizi-kalitatean. Euskal Autonomia Erkidegoko bost preso ohien espetxeratze-aldiko ongizatearen inguruko bizipenak

Laburpena:

Ikerketa honen helburua da aztertzea zer esanahi duen emakumezkoentzat espetxean jarduera fisikoa egiteak eta zer eragin duen bizi-kalitatean. Elkarrekintza sinbolikoa metodologiaren ardatza izan da, eta elkarrizketa sakonaren bidez, 2014an Gipuzkoako eta Arabako bost emakume preso ohien bizipenak jaso eta aztertu dira. Datuek adierazi dute jarduera fisikoa egitea garrantzitsua dela emakume presoentzat, eta maila ezberdinetan zeresan esanguratsua izan du. Besteak beste, denbora zereginez betetzearen rola, burdina artean bizi izandako egunerokotasunetik ihesegiteko aukera edo euskarri-funtzioa bete zuen jarduera fisikoak elkarrizketatutako emakumeentzat.

GAKO-HITZAK: Espetxea · Emakumea · Ariketa fisikoa · Ongizatea.

The role of Physical Activity on imprisoned womenÂ’s life quality

The purpose of this inquiry was to examine the meaning and the effects of physical activity on imprisoned women. Symbolic interaction has been the core idea of the methodology and the experiences of five ex-convict women from Gipuzkoa and Araba in 2014, have been gathered and analyzed by using the data they provided in a thorough interview. The output of this inquiry shows that practicing physical activity is important for incarcerated women and that it significantly affects many different levels; for instance, physical activity helped these women fill the time with tasks, flee from the routine of prison or it meant a support to go on.

KEY WORDS: Prison · Woman · Physical exercise · Wellbeing