giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Artikulu honen bidez, Bizkaian ezezko nominalizazioetan \"ez\" adberbioa ager dakigukeen kokagunea ezagutarazi gura da. Kokagune horren arabera jokabide nagusi bi agertzen zaizkigu; batean, \"ez\" aditz-izenaren aurrean agertzen da, berau ekialdeko joera nagusia izanda, eta bestean, ostera, aditz-izena urratuz, aditz-partizipioaren ostean agertzen da, berau mendebaldeko joera nagusia izanda. Beste kasu askotan jazotzen den legez, hemen ere Gernikako itsasadarretik hasita Bizkaia goitik behera erdibitzen duen isoglosa berriro agertzen zaigu.