giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Uztaro aldizkariaren helburua giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzea da. Argitaratuko dituen lanak batik bat ondoko arloetakoak izango dira: antropologia, ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia. UEUk antolaturiko ikastaro, mintegi edo jardunaldien inguruan sorturiko lanek izango dute lehentasuna Uztaro aldizkarian, baina kanpotik bidalitako lanak ere onartuko dira argitaratzeko. Betiere lan berriak izango dira, beste inon argitaratu gabeak.
Erredakzio Batzordeak erabakiko du zenbaki bakoitzean zer argitaratuko den, artikuluak parekoen arteko ebaluazio itsua esaten zaion ebaluazio-prozeduraren bidez aztertu ondoren; gutxienez bi ebaluatzailek egingo diote Ebaluazio Txostena artikulu bakoitzari, eta gutxienez horietako bat Erredakzio Batzordetik kanpokoa izango da.
Bidalketa baldintzak
Argitaratu nahi diren lanak honako helbide honetara bidaliko dira:
Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatea
Erribera 14, 1. D
48005 BILBO
argitalpenak@ueu.eus
Testuak euskarri elektronikoan bidaliko dira: artxibo bat Microsoft Word, Open Office, LibreOffice... edo halako testu-prozesatzaileak erabiliz, eta beste artxibo bat .pdf formatuan. Testuak Egilearentzako jarraibide ohar hauetara egokitu beharko dira:
Izenburu, atal eta azpiatalen egitura
5. Letra xehe lodiz, erdian lerrokatuta (10 pt)
5.1. Letra xehe lodiz, ezkerrean lerrokatuta (10 pt)
5.1.1. Letra xehe etzanez, ezkerrean lerrokatuta (10 pt)
Tipografia
Bibliografia-eredua
Jarraian ematen den adibidea Uztaro aldizkarian bertan argitaratu behar diren lanek aurkez dezaketen bibliografiaren eredu-proposamena da.
Aipuak
Adibidez:
«Las variantes introducidas por mí son: considerar el roncalés no como subdialecto suletino, sino dialecto, y ver un solo dialecto en el alto nabarro y uno también en el bajo nabarro, teniendo por simples subdialectos el septentrional y meridional del primero y el oriental y occidental del último» (Azkue, 1905-1906: 25-27).
Oin-oharrak
Bibliografia
Lanak honela agertuko dira, letra zuzenak, lodiak eta etzanak, xeheak eta larriak, parentesiak, komak eta puntuak hemen erakusten den moduan jarriz:
a) Liburua
Egilearen deitura, Egilearen izen osoa (argitalpen urtea): Liburuaren izenburua, Argitaletxea, Edizio-tokia.
Adibidez:
Connor, Walker (1998): Etnonacionalismo, Trama, Madril.
b) Aldizkari bateko artikulua
Egilearen deitura, Egilearen izen osoa (urtea): «Artikuluaren izenburua», Aldizkariaren izena, zenbakia, orrialdea-orrialdea.
Adibidez:
Agirre, Lorea (2010): «Joxe Azurmendi: “Oso untzi hauskorreko argonautak gara euskaltzaleok”», Hegats, 45, 183-214.
c) Bilduma bateko, kongresu bateko agiri-liburuko edo halakoetako artikulua
Egilearen deitura, Egilearen izen osoa (urtea): «Artikuluaren izenburua», in Editorearen izen osoa. Editorearen deitura (arg., ed., zuz., koor. [hala badagokio]), Bildumaren izena, Argitaletxea, Edizio-tokia, liburukiaren zenbakia, orrialdea-orrialdea.
Adibidez:
Agirrebaltzategi, Paulo (1998): «Euskararen aldeko mugimendu sozialen zeregina etorkizunean», in Joseba Intxausti (ed.), Hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak,UPV-EHU, Leioa, 185-210.
Liburu edo artikuluari buruzko oharrik eskaini behar denean, kako zuzenen artean emango da [...], adibidez faksimilea dela argitzeko, berrargitalpen bat dagoela esateko, argitaratzear dela zehazteko, itzulpena denean jatorrizkoaren izena emateko...
Aipaturiko dokumentua modu elektronikoan ere eskuragarri denean, angelu artean zehaztuko da URLa gainerako informazioaren ondoren: <http://...>. Edo, DOI kodea ezaguna badugu, DOI kode horrek URLa ordezkatuko du, kako zuzenen artean: [DOI: nnnnn/nnnn.nnnn]
c) Dokumentu elektronikoak
Egilearen deitura, Egilearen izen osoa (argitalpen-urtea): Dokumentuaren izenburua, (Kontsulta: urtea-hilabetea-eguna).
Adibidez:
Miyagawa, Shigeru (2011): Agreements that occur mainly in the main clase, <http://web.mit.edu/miyagawa/www/pdfs/Miyagawa%20Main%20Clause%20Agreement%20V7.pdf> (Kontsulta: 2014-05-01).
Dokumentuak beste euskarri batzuetan argitaratu direnean (zinta magnetiko, CD-rom...), irizpide berak erabiliko dira, baina amaieran euskarria zein den adieraziko da kako zuzenen artean [...].
Erreferentziak idazteko jarraibide orokorrak
Hurrenkera alfabetikoan eskainiko da bibliografia, egileen deituren arabera. Autorerik ez dagoen kasuetan, izenburua sartuko da hurrenkera alfabetikoan.
Alderantzizko koskarekin emango dira erreferentziak (erreferentzia bakoitzeko bigarren eta hurrengoaren ezkerreko koskak lehenengo lerroarena baino 1,25 cm eskuinerago.
Egile beraren lanak hurrenkera kronologikoan eskainiko dira, zaharrenetik hasita; urte batean lan bat baino gehiago baldin baditu (urteaa) izango da lehena, (urteab) bigarrena, (urteac) hirugarrena...
Egilearen deitura, Egilearen izen osoa eta Egilearen deitura, Egilearen izen osoa (urtea):
Adibidez:
Amonarriz Gorria, Kike eta Arruti Landa, Iñaki (1998): «Euskararen aldeko Mugimendu Sozialak gaur egun», in J. Intxausti, Hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak, UPV/EHU, Leioa, 147-184.
Egilearen deitura, Egilearen izenaren lehen letra.; Egilearen deitura, Egilearen izenaren lehen letra. eta Egilearen deitura, Egilearen izenaren lehen letra. (urtea):
Adibidez:
Taulé, Mariona; Martí, Antonia eta Recasens, Marta (2008): «Ancora: Multilevel Annotated Corpora for Catalan and Spanish», in Proceedings of 6th International Conference on Language Resources and Evaliation (LREC), Marrakech, Maroko.
Egilearen deitura, Egilearen izen osoa eta beste (urtea):
Egilearen deitura, Egilearen izen osoa et al. (urtea):
Zenbaiten artean, (urtea):
Varii, (urtea):
Oin-oharretan ez da fitxa bibliografikorik eskainiko. Bibliografian sartu nahi ez den zerbait aipatzeko noizbait horrela egin nahi bada, lehenengoz agertzen denean aipatuko da osorik aipatu beharrekoa, eta hurrengoetan bibliografian balego bezala jokatuko da, edo op. cit., ibidem... eta halakoez baliatuz, testu nagusian beti ere, ez oin-oharretan.
Ekidin daitekeen ohar-gehiegikeria saihestearren, egin behar diren bibliografia-aipamenak ahal dela testu nagusian sartuko dira, parentesi artean, egilearen deitura (egilearen izena diskurtsoaren parte ez denean), argitalpen-urtea eta bi puntuen ondoren orrialdea(k) zehaztuz adibidez: (Mitxelena, 1961: 45) edo (Mitxelena, 1961: 45-70). Egilearen izena diskurtsoaren parte denean, soilik argitalpen-urtea eta bi puntuen ondoren orrialdeak idatziko dira parentesi artean. Orrialde-zenbakirik ez da jarriko, erreferentzia lan osoari badagokio, adibidez: (Mitxelena, 1961).
Erreferentzia bat baino gehiago eman behar badira, puntu eta komen artean bereiziko dira, eta kronologikoki antolatuta zaharrenetik berrienera.
Inolako gaztigurik gabe erabil daitezke arlo bakoitzean ohizkoak diren bibliografia-laburdurak. Bestelakorik erabili behar denean lehenengoz erabiltzen denean jakinaraziko da bakoitzaren esanahia; asko direnean artikulu-bukaerako zerrenda batean bil daitezke. Arruntak ez diren sinbolo edo diakritikoak erabiltzen direnean, hauen zerrenda erantsiko zaio artikuluari maketatzailearen lana errazteko.
Irudiak, argazkiak eta taulak
Gaiarekin zerikusia duten argazkiak, taulak eta irudiak (ilustrazioak) sartu ahal izango dira. Euskarri informatikoan entregatuko diren irudiek honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
– Gutxieneko bereizmena: 300 pp-tik gora, gutxieneko kalitatea ziurtatzeko.
– Irudiaren neurria: 10 x 10 cm-tik gorakoa.
– Artxiboaren formatua: TIFF, EPS edo JPG izango da.
Testu barruko aipamenak erraztearren, zenbatuta joango dira: 1. taula, 2. taula... Orobat adibideak, ugari direnean: (1), (2), (3a), (3b).
Inprimatzeko orduan zuri-beltzean agertuko dira. Era berean, argazki guztiek ondoz ondoko zenbakiak izan beharko dituzte, aurretik edo atzetik ‘irudia’ hitza (edo horren laburdura) dutela, dagokion oinarekin eta testuan non kokatzen den adierazten dela.
Izan ere, argazkien oinetan, irudiak norberarenak ez badira, ilustrazio horien autorea nor den esan behar da edo behintzat irudien iturria aipatu, hau da, liburua, aldizkaria, katalogoa edo artxiboa den. Hona adibide batzuk:
– 2. irudia. Bilbao aldizkaria, 214. zk., 2007ko maiatza, 10. or.
– 3. irudia. Euskomedia Fundazioa. Eusko Ikaskuntza.
– 4. irudia. Hirigintzako artxiboa, Bilboko Udala (dokumentuaren espedientea eta zenbakia zehaztuko dira, bai eta urtea ere, ahal bada).
Argitalpenaren prestaketan zenbait ohar
Hizkuntz zuzentasuna ziurtatzeko edo aldizkariaren aurkezpen-arauetara egokitzeko, onarturiko artikuluak aldaketaren bat behar izanez gero, astebeteko epea izango du egileak, Erredakzio Kontseiluaren erantzuna hartzen duenetik, testu zuzendua bidaltzeko idazkaritzara; artikulu-ebaluatzaileek eskaturiko aldaketa handiagoetarako, hilabeteko epea emango zaio egileari.
Argitaratu baino lehen, gutxienez behin hartuko du egileak bere artikuluaren testu maketatua, eta astebeteko epea izango du testu maketatuan behar diren zuzenketak idazkaritzari jakinarazteko.
Jatorrizko lana argitaratzeari edo ez argitaratzeari buruzko erabakia, bai eta aldez aurretiko aldaketekin argitaratu ere, gehienez ere hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, lana erredakzioan hartzen den unetik hasita.
Erredakzio Batzordeak eta aldizkariaren kolaboratzaileak orokorrean Argitalpenen Etika Batzordeak (Committeeon Publications Ethics, COPE) ezarritako Kode Etikoa eta Jardunbide egokiak jarraitzen ditu. UEUko argitalpenek jarraituko duten Argitalpenetarako Jardunbide Gida kode horretan oinarritzen da.