Uztaro 0 (1990)

Industria kulturalaren garapena

Egilea(k):
Patxi Azpillaga Goenaga
Jakintza-arloa:
Ekonomia
Orrialdeak:
7-19
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Kultura eta komunikazioa saio eta eztabaida askoren gaia izan dira, baina gutxitan ekonomiaren ikuspegitik abiatuta. Egungo gizarte kapitalistetan, ordea, kultura eta komunikazioak, produkzioak-prozesuak ere badiren heinean, garrantzi eta pisu ekonomiko hazkorra ari dira hartzen, hedatzen ari den sektore dinamiko baten irudia eskainiz.

Halaber, eta barneratu duen merkantilizazio- eta industrializazio-prozesua dela eta, zaila egiten da kultura eta komunikazioko praktika sozialen garapena eta eboluzioa ulertzea beraien artikulazioa ekonomi egitura industrialetan haintzat hartu gabe.

Errealitate honek derrigorrezkoa egiten du ekonomiaren arreta kultur prozesuen garapenean, baina beti ere horien izaera berezitua, beraien eragin politiko-soziala, ahaztu gabe.Â