giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Artikulu honetan MacArthur-Bates Communicative Development Inventories-III tresnaren euskarazko bertsioaren emaitzak biltzen dira, alegia, Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda-IIIrenak (KGNZ-III). Tresna hori 30 eta 50 hilabete bitarteko haur euskaldunak dituzten gurasoei dago zuzendua eta haurren euskarazko lexikoaren eta morfologiaren erabilera, hitzak esaldi berean elkartzeko gaitasuna, ekoitzitako hiru esaldi luzeenen batez besteko luzera hitz eta morfemaka neurtuta, ekoitzitako esaldien konplexutasun morfosintaktikoa eta zenbait hizkuntza-kontzepturen erabilerari buruzko datuak biltzeko osatua dago. Puntuazio normatiboak 1.024 haurren datuetan oinarritu dira. Lan honetan eskala bakoitzeko emaitzak aurkezten dira, baita pertzentilak eta galdetegia ere eranskinetan. Erdietsitako datuek KGNZ-IIIren fidagarritasuna eta baliozkotasuna bermatzen dute.
GAKO-HITZAK: Hizkuntza-garapena · Euskara · Galdetegia · Baliozkotasuna · Fidagarritasuna.
Assessing the communicative development of 30 to 50-month old Basque children: The Basque version of the MacArthur-Bates CDI-III
This paper presents the results of the Basque version of the MacArthur-Bates Communicative Development Inventories-III (KGNZ-III). This instrument is a parental report that covers the range of 30 to 50 months and measures the vocabulary and morphology production, the combination of words, the average length of the three longest sentences computed in morphemes and in words, the sentence grammatical level and some linguistic concepts and use. The normative score are based on data from 1024 toddlers. This article presents the main findings for each scale by age and the percentile tables and the questionnaire are included in the annexes. The results obtained provide predictive and concurrent validity and reliability to the instrument.
KEY WORDS: Language development · Parent report · Validity · Reliability.