Uztaro 10 (1994)

Emakumezkoak soldatan diskriminatuak ez izateko eskubidea

Egilea(k):
Aranzazu Fernandez Urrutia
Jakintza-arloa:
Zuzenbidea
Orrialdeak:
123-144
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Nahiz eta Espainian azken urte hauetan emakumezkoen lan-iharduera tasa etengabe handituz joan den, oraindik oso urrun dago horien eta gizonezkoen arteko berdintasuna lan arloan; langabezi tasak eta alokairuei buruzko datu ofizialak ikusi besterik ez dago.

Hurrengo orrialdeetan lan-esparruan gertatutako gizon eta emakumezkoen arteko desberdintasunei dagozkien gertuko datu batzuk ikusi ondoren, Lan-Zuzenbideak arazo honi historian zehar emandako erantzuna laburki aztertzen dugu. Beraz, lehendabizi 1900.eko martxoaren 13ko Legean hasita Iragaketa Politikoaren garaiko 1976.eko apirilaren 8ko 16. Legea arte, II. Errepublika eta frankismo-garaiko arauditik pasatuz, emakumezkoen lanaren erregulazio historikoaren ezaugarriak eta bilakaera aztertuko dira. Bukatzeko, ordainketan diskriminazio sexualaren kontrako indarreango araudia dugu aztergai, Espainiako Parlamentuan eratu dena eta Europako Elkarteko Zuzenbidean eratu dena bereiztuz.

 

In spite of the fact that in last years the rate of women labour activity in Spain has increased continuously, the equality between men and women in the labour field is still a distant aim.

On the next pages, after analysing several recent facts that point out inequality between workmen and workwomen, we will see the response that Labour Law has given to that problem. First, this article will study the women labour legal system during the Spanish history, from 13 March 1900 Law to 8 April 1976 Law (16/1976), including the II Republic and \"Franco\'s Regime\". Finally, the present rules againts sexual discrimination will be studied in the field of the Internal Spanish Law, and also in the European Community Law.