Uztaro 91 (2014)

Kalitate-indizeak euskarazko kazetaritzan

Laburpena:

UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko HGH ikerketa-taldeak (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) azken bi urteotan egindako azterketa baten emaitzak biltzen ditu lan honek. Alegia, euskarazko kazetaritzan erreferentzia diren agerkarietako albisteen kalitatea neurtzen duen ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren datuak. Albisteen kalitatea neurtzeko hiru parametro hartu dira kontuan: albistearen hautaketarekin zerikusia duten aldagaiak, albistearen lanketarekin zerikusia duten aldagaiak eta gizarte-ekarpenarekin zerikusia dutenak. Euskaldunon Egunkaria-Berria, Argia eta Goienaren papereko edizioak eta edizio digitalak aztertu dira 2001-2013 artean eta Europako erreferentziazko bost egunkarirekin —Financial Times, Le Monde, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Corriere della Sera, eta El País kazetekin— alderatu dira lortutako emaitzak. Denis McQuail-ek (1992) garatu zuen media performance («hedabideen jarduera») kontzeptuan oinarritu da aplikatu den ikerketa-metodoa. Erdietsitako emaitzek erakusten dute, besteak beste, kalitatearenbeheranzko joera bai euskal prentsan baita Europako prentsan ere.

GAKO-HITZAK: Kalitatezko kazetaritza · Albisteen kalitatea · Euskal prentsa · Europako prentsa.

Quality Indexes Applied to Basque Journalism

This work is based on a study conducted over the last two years by the University of the Basque Country HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza - Media, Society and Education) research team. It contains data from quantitative and qualitative research analysing the quality of leading Basque-language news publications. The print and on-line editions of Euskaldunon Egunkaria-Berria, Argia and Goiena were analysed between 2001 and 2013 and the findings compared against those of five leading European newspapers —Financial Times, Le Monde, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Corriere della Sera, and El País—. The research method applied was based on the “media performance” concept developed by Denis McQuail (1992). The findings show that, among other things, as a general trend quality has fallen in the case of both the Basque-language and the European press.

KEY WORDS: Quality Journalism · News quality · Basque press · European media.