Uztaro 12 (1994)

Identitate kolektiboak: berauen analisirako zenbait ohar

Egilea(k):
Mikel Arriaga Landeta
Jakintza-arloa:
Soziologia
Orrialdeak:
135-142
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Gizakiok giza taldeetan bizi gara eta hauen barruan harremanak ditugu. Elkarrekintza horretan geure burua identifikatu eta baloratu egiten dugu eta geure indibidualtasunaren berri izaten dugu. Era berean giza taldeek mundua ordenatu eta sailkatzen dute bere identitate eta kokapen propioa aurkitzeko asmoz; asmo horretan beste giza taldeek eskaintzen dizkieten erreferentziak ezinbestekoak egiten zaizkie bere muga, balore eta elementu afektiboak finkatzeko. Identitate sozial sendoen eratze-prozesuak konplexutu egin dira gizarte modernoan, hala eta guztiz ere elkarrekin egoteko joerek bizirik dirautela erakusten digute era eta mementurik ustegabekoenetan.

 

Human beings live and make contacts within groups. In this interaction we become acquainted with our own individuality. In the same way, human groups classify the world with the intention to find the boundaries of their own identity; in this attempt, the references that other groups provide them are very useful to set limits, evaluate capacities and consolidate affections. The modern western society has greatly complicated the task to build solid identities; even so, the tendencies to be together appear obstinately in the most unexpected moments and in the most diverse forms.