Uztaro 111 (2019)

Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly

Egilea(k):
Libe Mimenza Castillo
DOI:
10.26876/uztaro.111.2019.4
Jakintza-arloa:
Komunikazioa
Orrialdeak:
53-62
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Euskara hutsean aritzen diren komunikabideen komunikazio-produktuak ehunka dira. Egun, komunikazio-bitartekoak eta -aukerak inoiz baino gehiago diren aro honetan, euskarazko ekoizpenen kontsumitzaile potentzialak ere inoiz baino gehiago gara. Errealitate hori arakatzeko, Hekimen euskal hedabideen elkartean biltzen diren hedabideak ditu aztergai lan honek; hain zuzen, sare sozialen bidez egiten duten zabalpena, eta horien bidez lor ditzaketen audientziak ikergai. Informazioaren kontsumo-ohituretatik abiatuta behatuko da fenomenoaren nolakotasuna, hurrengo ikerketa batean sareetarako bide-orri bat proposatzeko asmoz. Xede argiko lan-lerroa: erraldoien artean nor izateko algoritmo propioa sortzen saiatzea.

Gako-hitzak: Komunikabideak -- Euskara -- Sare sozialak -- Facebook -- Twitter -- Instagram

[Title]

Basque media opportunities in social networks: LIKEly

[Abstract]

There are hundreds of communicative products in Basque. Nowadays, the tools and communicative options available are more than ever, as well as the potential consumers of products in Basque. This work aims to analyze this reality through the media that are grouped in Hekimen, an association of the media in Basque. The research object will focus on social networks and audiences that can be obtained through the use of these tools. The final objective of this research is to observe the phenomenon, in order to propose a roadmap for future works. Work with a very clear purpose: to try to create an own algorithm that gives us a unique and meaningful voice among the giants.

Key words: Media -- Basque -- Social networks -- Facebook -- Twitter -- Instagram