giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Artikulu honetan zein ereduko erlatibozko perpausen erabilera eta bilakabidea dugu aztergai, eta indar berezia egiten dugu erlatibozko izenordaina sistematikoki eta argumentuaren kasu-marka edozein izanda ere modu berean markatzen duten egiturak azaltzeko. Egitura ez-estandar hori ez da agertzen testu historiko kanonikoetan, baina XVII.-XIX. mendeen artean ohikoa da testu-genero jakin batzuetan: gutun pribatuetan, administrazio-agiri eta -gutunetan, eta notariotza-agirietan. Bada, soziolinguistika historikoaren ikuspuntu eta hatsarreak baliatuz, behin-behinean okertzat jo litezkeen erlatibozko egituren jatorria eta bilakabidea dugu aztergai: egitura ez-estandarraren erabilerak idazle eta idazlari elebidunen hizkuntza-ezagutzarekin lotu behar direla proposatzen dugu eta, are zehatzago, egitura formulaikoen erabilerarekin eta imitazio inperfektuarekin.
Gako-hitzak: Sintaxi historikoa -- Erlatibozko perpausak -- Soziolinguistika historikoa -- Testu-generoak
[Title]
A socio-historical perspective on the origin and history of non-standard relatives[Abstract]
Key words: Historical syntax -- Relative clauses -- Historical sociolinguistics -- Text genres