Uztaro 117 (2021)

Giza eskubideetarako hezkuntza gatazka osteko gizartean. Teoriatik praktikara

Laburpena:

Aspalditik Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren garrantziaz jabetu gara hezkuntza-komunitatean. Hori horrela, pertsona orori gizaki izateagatik dagozkion eskubide bortxaezinen ezagutza ezinbestekoa da, eta ikasleei gizartean gertatzen diren eskubideen urraketez ohartarazi behar zaie. Benetako berdintasunean oinarritutako gizarte demokratikoa helburutzat izanda, horrelako jarrerak ekidin beharrean gaude, horiek salatuz eta horiei aurre egiteko irtenbideak bilaraziz. Azken finean, Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren bidez gizabanako eta gizatalde kritikoak sortu nahian gaude, gure ikasleak herritar aktiboak, parte-hartzaileak eta eraldatzaileak bilakatuz eta bizikidetza erraztuko duten subjektuak sorraraziz. Horretarako, Gasteizko Hezkuntza Fakultateko ikasleekin hasierako praktika analitiko bat egin da Adi-Adian moduluaren barnean, non Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eskubide zibil, politiko, sozial eta kulturalak egungo berriekin harremanetan jarri diren; bide batez, Konpetentzia Sozial eta Zibikoa garatu eta ikasleak Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren praktikotasunaz jabetu dira. Bestalde, koebaluazio-ariketa baten bidez, ikasleek ikaskuntza-prozesu honi buruzko hausnarketa egin dute, eta emaitza positiboak lortu.

Gako-hitzak: Giza Eskubideetarako Hezkuntza -- Unibertsitate-ikasketak -- Konpetentzia Sozial eta Zibikoa -- Proposamen didaktikoa -- Adi-Adian modulua

[Title]

Human rights education in a post conflict society. Beyond the theory

[Abstract]

The educational community is aware of the importance of Human Rights Education for an inclusive society. Thus, the knowledge of theses inviolable rights is essential, and students should be aware of their violation. Starting from the objective of a true democratic society, we must avoid such attitudes, denouncing them and looking for possible solutions. In summary, Human Rights Education seeks to create critical human groups and individuals by making our students active, participatory and transformative citizens, in order to facilitate civic coexistence. For this end, the students of the Faculty of Education of Vitoria-Gasteiz carried out an introductory analytical task within Adi-Adian module, where they put in contact the different civil, social, cultural and political Human Rights and the reality, developing part of the objectives and contents of the Social and Civic Competence satisfactorily. Furthermore, the students will reflect about this learning process through a co-assessment task, which shows positive results.

Key words: Human Rights Education -- Higher Education -- Social and Civic Competence -- Didactic proposal -- Adi-Adian module