Uztaro 121 (2022)

Eskola Txiki bateko irakasle talde baten harreman pedagogikoen analisia

Laburpena:

Artikulu honen helburua da irakasle talde baten pertsonarteko harremanen analisia egitea. Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen Eskola Txiki baten kasuazterketa da. Gizarte-errealitate aldakor eta ezegonkorrean harremanak aztertzea beharrezkoa da; izan ere, eskolako gainerako prozesuak ezagutzen eta ulertzen laguntzen dute. Horrela, irakasleek beren lanbidearen inguruan dituzten igurikapenak zein diren, beren harremanak nola hautematen dituzten eta emozioen kudeaketak harremanei dagokienez nolako loturak dituen aztertu da. Modu berean, Eskola Txikia izanik, espazio zein kokapen aldetik duen bereizgarria kontuan hartuta, Emozio Hezkuntza izenez ezagutzen den egitasmoa garatzen dela aintzat hartu da. Oinarri kualitatiboa du, etnografiaz baliatu gara eta arakatze narratibo bisuala egin, sakoneko elkarrizketak eta foto-elizitazioa bezalako teknikak hobetsiz. Emaitzei dagokienez, irakasleen pertsonarteko harremanak eta haien dimentsio pedagogikoaren analisia garrantzitsua da, harreman guztiak ez baitira osasuntsuak. Harreman sanoek epe luzeko ikusmiran kokatzen dute eskola. Emozioek eragina dute irakasleen arteko harreman osasuntsuetan.

Gako-hitzak: Irakasleak -- Pertsonarteko harremanak -- Eskola Txikia -- Hezkuntza Emozionala

[Title]

Analysis of pedagogical relationships between a group of teachers at a Eskola Txikia

[Abstract]

The purpose of this article is to analyse the personal relationships of a group of teachers. It is a case study of an Eskola Txikia located in northern Navarre. It is necessary to study relationships in the changing and unstable reality of society; thus, we have examined the expectations of teachers about their profession, how they perceive their relations, how the management of emotions connected with their relations. As an Eskola Txikia, considering it is distinguishable from space or location, we have observed that they develop a project known as the Emotional Education. It has a qualitative basis, we have made use of ethnography, and we have completed a narrative study, highlighting depth interviews and photo-eliciting techniques. As far as results are concerned, the relationship between teachers and the analysis of its pedagogical dimension is important, since not all relationships are healthy. Healthy relationships put the school in long-term care. Emotions affect healthy interactions between teachers.

Key words: Teacher -- Interpersonal relationships -- Eskola Txikia -- Emotional Education