Uztaro 127 (2023)

Gazteen bizitza aktiborako trantsizioa: Euskal Autonomia Erkidegoko egoeraren azterketa, analisia eta ondorioak

Egilea(k):
Aitor Tena Eizagirre
DOI:
10.26876/uztaro.127.2023.1
Jakintza-arloa:
Ekonomia
Orrialdeak:
5-21
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Artikulu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitza aktiborako trantsizioaren egoera aztertu da. Besteak beste, gazteen bizitza aktiborako trantsizioaren paradigma nagusiak aztertu ditugu, bakoitzaren oinarriak kontuan izanik. Horrez gain, aipatutako trantsizio horretan eragin zuzena duten hainbat faktore ere aztertu dira: hezkuntza, lana… Faktore horiek, ordea, modu isolatuan ulertzetik urrun, gaur egungo testuinguruan kokatu dira. Horrela, ondorioztatu da gero eta interkonektatuagoa eta prekarioagoa den mundu batean bizi garela egun, eta ziurgabetasun horrek eragindako aldaketek, hein batean, kolokan jarri dituztela orain arte ezagututako trantsiziorako egitura tradizionalak, hala nola lana edo hezkuntza. Amaitzeko, belaunaldi berriek bizi duten haustura ekonomikoak izan dezakeen bilakaeraren inguruan hausnartu da artikuluan.

Gako-hitzak: Bizitza aktiborako trantsizioa -- Gazteak -- Hezkuntza -- Lana

[Title]

Transition to active life of young people: review, analysis and conclusions of the situation in the Basque Autonomous Community

[Abstract]

This article analyses the situation of the transition to active life in the Basque Autonomous Community. We have studied, among other things, the main paradigms of the transition to active life of young people, taking into account the fundamentals of each of them. In addition, a number of factors directly affecting this transition have been analysed: education, work. These factors, however, far from being understood in isolation, have been placed within the present context. Thus it has been concluded that we live in an increasingly interconnected and precarious world, and that the changes brought about by this uncertainty have partly compromised the traditional transition structures known to date, such as work or education. Finally, the article reflects on the evolution of the economic breakdown of the new generations.

Key words: Transition to active life -- Young people -- Education -- Work