Uztaro 127 (2023)

Kirol-kanpainetan genero-ikuspegia ebaluatzeko adierazleen proposamena

Laburpena:

Emakumeen artean jarduera fisikoa eta kirola (JFK) sustatzen duten programak garatzea garrantzitsua da. Ikerlan honetan emakumeentzako kirol-kanpainetan genero-ikuspegia txertatzeko erabiltzen diren adierazleak identifikatu eta horiekin ebaluatzeko adierazleen proposamena egin da. Horretarako, literaturaren berrikuspen narratiboa egin da eta hautatutako dokumentuek inklusio-irizpide hauek bete dituzte: emakumeei zuzendutako JFKaren kanpainak aztertzen dituzten lanak izatea, edo/ eta ahalduntzea edo/eta genero-ikuspegia helburu izatea, eta dokumentu publikoak izatea. Aurkitu diren dokumentuak 65 izan dira eta irizpideak bete dituztenak 32. Edukien analisia egiteko kategoria-sistema sortu da eta azterketa bukatu ondoren genero-ikuspegiaren araberako adierazleen proposamena garatu da. Ondorioztatu da emakumeentzako kirol-kanpainen beharra dagoela, baita sortzen diren kanpaina horien ebaluazioa egitekoa ere, horretarako artikulu honetan proposatzen den ebaluazio-tresna erabiltzea gomendatuz.

Gako-hitzak: Genero-ikuspegia -- Jarduera fisikoa -- Kirol-kanpainak

[Title]

A proposal of indicators to evaluate the gender perspective in sports campaigns

[Abstract]

It is important to develop programmes that promote physical activities and sport (PAS) among women. In this study, indicators for the evaluation of the gender perspective in sports campaigns were proposed. To this end, a narrative review of the literature was carried out. The inclusion criteria for the documents were to be PAS campaigns for women, including the empowerment and the gender perspective as objectives. Only public documents were chosen. A total of 65 documents were found and 32 met the criteria. A category system was created by content analysis and once the analysis was completed, a proposal for indicators was developed. It is concluded that there is a need to carry out sports campaigns focused on women, as well as the evaluation of these campaigns, recommending the use of the evaluation tool proposed in this article.

Key words: Gender perspective -- Physical activity -- Sports campaigns