Uztaro 1 (1991)

Gaurko gazteriaren dibertimenduak irudi bizien metodoaz

Egilea(k):
Jokin Apalategi Begiristain
Jakintza-arloa:
Soziologia
Orrialdeak:
139-163
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Filosofi eta Psikologi Fakultateko Irakaslea Gazteriaren gaia, ikerketa soziologikoei dagokienean, ikertuenetariko bat da egungo hego Euskal Herrian. Baina, lan horiek komunzki gazteriaz lantzen dizkiguten irudiak estatistikazko perfilak osatzera mugatzen dira. Estatistikazko irudiak berriz bere balio adierazgarri guztiarekin izaki abstraktu eta orokorrak diseinatzera ailegatzen dira. Baina, bizitza duen edozein izaki, bere eraikuntzaz konkretu eta partikular da. Gazteriaz irudi zehatzagorik lor al genezake?


Guk geure aldetik horretarako irudi bizien metodoa erabiltzen dugu. Zertan datza? Elkarrizketarako inkesta egituratu bat prestatzen da irudi bizi bezala aldagai adierazgarriekiko izakiak hautatzen direlarik. Agertu nahi den fenomenoaren dimentsioak edo aberastasunak izaki eta aldagai horien kopurua handiago ala tipiago izatea aginduko du. Aldi berean berri-jasotzaileari eta berri-emaileari beren kondizioaz eta pertsonaz datu objektibo batzu eskatzen dizkiegu.


Guk geuk, gaurkoz hemen, gazteriaren dibertimentuez bilduriko irudi bizi guziak agertzeko dugun toki-eskasia dela eta, hego Euskal Herriko lau probintzietan lortutako lau irudi bizi transkribatuko ditugu.

Hale ere, irudi bizien metodoa ikerketa oso baten barrenean atal osagaitzat daukagu. Ikerketa orokor batek irudi estatistikoa eta irudi bizia gurutzatu beharko lituzke.