giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Artikulu honetan Joanes Etxeberri Sarako idazlearen ikasketa garaiari buruzko bi dokumentu argigarriren aurkikuntzaren berri ematen da. Lehen ikasketak Pauen egin bide zituelako susmoaren alde agertzen da egilea, hori frogatzen duen dokumentu ziurrik aurkitu ez bada ere. Unibertsitate ikasketei dagokienean, bi dokumentu aurkezten dira. Lehenak frogatzen du Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuela 1694an medikuntzako batxiler-gradua. Bigarrenak erakusten duenez 1696an oraindik aipatu unibertsitateko ikaslea zen lizentziatu-doktore ikasketetan.
Â
The article discusses on the discovery of two documents about the student-time of the writer Joanes Etxeberri Sarakoa. The author thinks Joanes Etxeberri Sarakoa attended his first courses in Pau, in spite of the lack of any document to prove it. About his universital studies, the author presents the mentioned two documents: the first document proves Joanes Etxeberri Sarakoa got his Bachelor degree in Medicine in the University of Tolosa in Occitania in 1694; the second one points out Joanes Etxeberri Sarakoa was still student in licentiate-doctorate studies within the same University in 1696.