Uztaro 27 (1998)

Determinatzaile sintagmaren hipotesia euskal gramatikan

Egilea(k):
Xabier Artiagoitia Beaskoetxea
Jakintza-arloa:
Hizkuntzalaritza
Orrialdeak:
33-61
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Artikulu honek Abneyk (1987) gramatika sortzailearen barruan zabaldutako Determinatzaile Sintagmaren Hipotesia (DSH) euskal gramatikan nola gauzatzen den azaltzen du. Hipotesi horrek, funtsean, “izen-sintagma” delakoaren ardatza determinatzailea dela dio. Egileak izen-sintagmaren ohiko ikuspegiaren arazoak azaldu ondoren, euskarara egokitzen ditu Abneyk emandako argudioak. Arreta berezia eskaintzen dio pertsona-izenordainak D(eterminatzaile) kategoriakoak direla erakusteari. Azkenik, mendebaleko euskaran aurkitzen diren determinatzaile bikoitzeko egiturez hainbat ohar ematen ditu.

 

This article justifies Abney’s Determiner Phrase Hypothesis from a point of view internal to Basque grammar. The author reviews Abney’s original arguments and adapts them to Basque. Special attention is given to show that personal pronouns behave syntactically as Determiners. Finally, the author proposes that noun phrases headed by two determiners (a construction found in Western Basque) should be analyzed in the light of the DP Hypothesis.