giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Descartes, Leibniz, Spinoza eta Kantenganaino iritsita, matematikak eta filosofiak bide luze eta kordatua egin dute elkarrekin. Kantek berak matematika eta ezagutza orokorraren jatorriak Talesen izen mitikoaren pean lotu zituen. Filosofo hauentzat guztientzat argi dago matematikak ahalbidetu zuela ezjakite eta sineskeria ororekiko jatorrizko haustura. Matematikak mitoaren nagusitasuna apurtu zuen. Pentsamendu erromantikoak bestalde –eta Hegelek batez ere–, urte gutxiren buruan, bien banaketa ia erabatekoa gauzatu zuen. Artikulu honetan, klasikoen bideari jarraitu nahi izan diogu. Dena dela, filosofiak berak egiarik sortzen ez duela eta, azken atalean politikaren alorrera jo dugu ondorio interesgarririk aterako zelakoan. Zelangura ere, politika askatzailea aldizkakoa da beti, eta ez da inoiz denboraren gainetik dagoen kategoria filosofiko baten gauzatze edo mamitze historikoa.
Â
From Descartes, Leibniz, Spinoza and Kant, mathematics and philosophy have made a long and difficult way together. Cant linked the origins of mathematics and general knowledge under the mythical name of Tales. To all these philosopher it is clear that mathematics have made possible the rupture with all ignorance and beliefs. Mathematics broke the supremacy of myths. On the other hand, romantic thought (and principally, Hegel), in few years, got the definitive separation of the two of them. In this article we have follow the classics way. Nevertheless, at the end of the article we have taken the subject of politics, hoping to reach to some interesting conclusion. Anyway, liberalizer politics are always temporal, and it is never the result of an historical maturing of a philosophical category.