Uztaro 30 (1999)

Lehen gerra karlista bertsoen argitan. Foruak eta erlijioa hiz neurtuetan (1823-1840)

Egilea(k):
Jurgi Kintana Goiriena
Jakintza-arloa:
Historia
Orrialdeak:
61-84
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Artikulu honek Hirurteko Liberaleko eta lehen gerra karlistako bertsoak aztertzen ditu garaiko historia ulertzera begira. Mentalitateak ikertzeko hain baliagarria den iturri horren analisi kritikoa egin ondoren, foruak eta erlijioa bertsoetan zelan agertzen diren jorratu da, bi auziok euskaldun karlista eta liberalen kezken artean present zeudela baieztatuz. Zehazkiago, bando eta maila sozial desberdinek agertzen zituzten jarrerak bereizi dira, nabarmentzekoak izanik nahiko ezezagun zaizkigun ikuspegi herritarrak. Artikulu honetan, halaber, bertsoak ikerketa historiografikoan nola erabili ikus daiteke, iturri horrek eskaintzen dituen aukerak agerian jarriz.

 

The article analyses “bertsoak” (Basque popular poems) in The Three Liberal Years and on the first Carlist War, looking at the history of those periods. After doing a critical analysis of this source which is so useful to examine mentalities, it goes on the way “Foruak” (Basque traditional laws) and religion are shown in “bertsoak”, confirming that these two matters are present within carlist and liberal Basque people’ preoccupations. Different parties and social status’ attitudes are differentiated, emphasising points of view of people which are quite unknown to us. The article also shows the way “bertsoak” can be used in the historiography investigation, explaining possibilities this source offers.