Uztaro 34 (2000)

Prozesu psikolinguistikoak eta eskizofrenia

Laburpena:

Hizketak eskizofrenian aurkezten dituen beste nahaste batzuk ebaluatzen ari garen ikerketa zabalago baten zati den lan honen helburua zen subjektu eskizofreniadunak kontrol-taldeko subjektu normalekin erkatzea diskurtsoaren makroegitura edo koherentzia globala operazionalizatzeko erabili ziren hainbat adierazle psikolinguistikotan. Hamar subjektu eskizofreniadunen diskurtsoak kontrol-taldeko 11 subjektu normal parekaturen diskurtsoekin erkatu ziren, solaskideari entzundako istorio bat kontatzean zetzan proba baten bidez. Diskurtsoaren koherentzia globala operazional bihurtzeko erabili ziren adierazleetan alde esanguratsuak aurkitu genituen subjektu eskizofreniadunen eta normalen artean. Alde horiek, gainera, irauten zuten proba berriz egin zitzaienean 9 hilabete geroago.
Giltza hitzak: eskizofrenia, diskurtsoa, neurri psikolinguistikoak.

 

The aim of this study, carried out within the framework of an extensive research about disturbances of discourse in schizophrenia, was to compare schizophrenic subjects with normal subjects in several psycholinguistic indices which are meant to operationalize the macrostructure or global coherence of discourse that subjects show in their verbal
productions. The discourses of 10 schizophrenic patients were compared with those produced by 11 matched controls. The task done twice by the subjects consisted of telling a story previously heard to the interviewer. We found differences statistically significant between schizophrenic subjects and control subjects. Furthermore, the differences remained 9 months later when the task was repeated.
Key words: schizophrenia, discourse, psycholinguistic measures.