Uztaro 36 (2001)

Hizkuntza-faktorea analisi ekonomikoan

Egilea(k):
Jose M. Zendoia Sainz
Jakintza-arloa:
Ekonomia
Orrialdeak:
3-24
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Zientzia Ekonomikoak bere analisietan erabiltzen dituen faktoreen artean, hizkuntza ez da gehiegitan hartu aldagai gisa, hainbat eremutan eragina izan badezake ere, kanpo merkataritzan, langileen produktibitatean edo enpresen kudeaketan, besteak beste. Artikulu honetan, gai honen inguruko berrikuspen bibliografiko bat egin ondoren, gizarte elebidunetan eta hizkuntza gutxituen kasuan, ekonomiarekin lotutako hainbat ikerketa-lerro proposatzen dira.

 

Between the factors used by Economic Science in its analyses, language has not been often taken into account, in spite of its consequences in some fields, like foreign trade, labour productivity or enterprise management, for instance. In this article, after a bibliographic reviewing in this subject, we propose some research lines linking economics with bilingual societies and minority languages.