giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
1991n, AWWAk irabazi-asmorik gabeko nazioarteko garapenerako WATER FOR PEOPLE (WFP) erakundea sortu zuen, honako xedea zuela: edateko ur, osasun eta higiene proiektuen bitartez munduan zeharreko herritarren bizitza hobetzea. Ordutik hona, ia 400 WFP proiektu burutu dira, garapen eta trantsizio bidean dauden 38 herritako herri- eta hiri-komunitateei onurak ekarriz. Hautatuak izateko, proiektuek behar larrietara zuzenduta egon behar dute, teknologia egokiak eta tokiko materialak baliatu eta komunitateak eusteko modukoak izan. Proiektuak bideragarri egiteko eta baliabide eta diru-iturri mugatuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, WFP erakundeak bat egiten du bertako erakunde pribatu, agentzia publiko eta gobernuz kanpoko erakundeekin. Mende berri baten atarian gaudela, erakundea garatzen doa komunitateen behar aldakorrei erantzun nahirik; eta heziketan, trebatze-lanetan eta oinarrizko trebetasunetan inbertsioak areagotzen, nork bere burua zain dezan
laguntzekotan.
Â
In 1991, AWWA established the nonprofit international development organization WATER FOR PEOPLE (WFP) with the mission of improving lives worlwide through drinking water, sanitation, and hygiene projects. Since then, nearly 400 WFP projects have been completed, benefiting rural and urban communities in 38 developing and transitioning countries. To be eligible, projects must address critical needs, use appropriate technology and local materials, and be sustainable by the community. To facilitate projects and make the most of limited funding and resources, WFP partners with indigenous private institutions, public agencies, and nongovernmental organizations. As WFP enters a new century, the organization is evolving to meet the changing needs of communities and investing more in education, training, and basic skills to help people help themselves.