Uztaro 41 (2002)

Kontabilitate Plan Orokorraren egokitzapena mozkina helburu ez duten erakundeentzat

Laburpena:

Gaur egun interes handiena sortzen duen kontabilitate-informazioaren funtzioa kudeaketarako tresna erabilgarria izatea da, izan ere, edozein izaera duten erakunde ekonomikoen zuzendaritzan lagungarri gerta daiteke. Azken urte hauetan, kontabilitate-araudia mozkina helburu ez duen sektorera egokitzeko ardura handia sumatzen da, eta horren adibidea da apirilaren 30eko 776/98 Errege Dekretuan bilduta dagoen eta 1998ko maiatzean argitaratu zen
Kontabilitate Plan Orokorraren egokitzapena mozkina helburu ez duten erakundeentzat. Artikulu honen bidez egokitzapen hori azaltzea da gure helburua, mozkina helburu ez duen sektoreari aplikatzen zaizkion gai esanguratsuenak aipatuz. Esan beharra dago arau hau lehen aldiz aplikatu den urtea 2000.a izan dela, 1999ko ekitaldiari dagokion informazioa argitaratzean hain zuzen. Sartu berri garen 2002. urtean onartuko den Elkarteen Lege berria dela eta, egokitzapenak garrantzi handiagoa hartzen du —tresna moduan erabiltzeko—, lege berri honek kontabilitate-betebehar berriak ezarriko baititu aipatutako elkarteentzat.

 

Accounting information is more and more important nowadays in every kind of organizations because of its utility for managers. Non for Profit Organizations (NPO) sector is growing rapidly, so mayor attention is paid to this sectors ́ accounting regulation. An example of this, is that accounting regulation for NPO was reformed with a new law in April
of 1998 (Real Decreto 776/98). The objective of this article is to analize the most important points of this reform in NPO sector. This law was applied first time in year 2000 when accounting information about year 1999 was published. We think this law for NPO sector will be an important instrument to create the new law for organizations, which will be approbed during this year 2002.