giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Artikulu honetan, testuinguru soziopolitiko eta linguistiko desberdinetan hazten ari diren haurrengan identitate nazionala nola garatzen den aztertzen da. Lagina sei, bederatzi, hamabi eta hamabost urteko 922 haurrek osatzen zuten. Emaitzek, identifikazio subjektiboaren arabera, norbere taldearekiko faboritismoan desberdintasunak adierazten dituzte. Ez, ordea, hautemandako homogeneotasun-mailan, hauek ez baitira testuinguru guztietan behatzen. Adinari dagokionez, identifikazio-talde guztietako haurrek seigarren urterako jada beren taldea hobesten dutela ikusten da. Hobespen hori identifikazio-taldearen arabera areagotu, mantendu edo urritu egiten da.
This paper shows a research that explored the social construction of national identity in 922 children aged 6,9,12 and 15 years old growing up different socio-political and linguistic contexts. Results show differences in in-group favouritism depending on subjective identification, but not in perceived homogenisation, that doesn\'t change in all socio-political contexts. In relation to age, results show that children of all identification groups evaluate more positively their in-group by the age of six years old. This in-group favouritism increases, decreases or does not change depending on the identification group.