Uztaro 46 (2003)

1993: ELA, LAB eta CCOO sindikatuen ekintza bateratua

Egilea(k):
Patxi Lopez Abasolo
Jakintza-arloa:
Historia
Orrialdeak:
11-39
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

1993an LABek, ELAk eta CCOOk hitzarmen sindikala sinatu zuten. Otsailaren 12an ireki zen fase hori; hala ere, bederatzi hilabeteko parentesi bat besterik ez zen izan, EAEko CCOOk Madrilgo zuzendaritzak eramandako estrategia zentralistarekin bat egin eta Lan Harremanetarako Euskal Esparruari muzin egin zion arte. Azarotik aurrera ELAk eta LABek gehiengo sindikal berria eratu zuten Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren eta Euskal Esparru Sozioekonomikoaren aldarrikapenaren inguruan. Beraz, beste fase luzeago batera eramango gaituzten elementuak topatuko dira artikulu honetan aztertzen den parentesian.

In 12th of February 1993, LAB, ELA and CCOO signed on a syndical agreement. The agreement opened a new phase in the Basque syndical scene, but just nine months later the Basque section of CCOO decided to follow the centralist strategy by the CCOO direction in Madrid and ignore the so-called Basque Frame for the Labor Relationships. From November on, ELA and LAB formed a syndical majority around the claim of the Basque Frame for the Labor Relationships and the Basque Socioeconomic Frame. In this article we investigate that nine months period, where we can find the key elements that will lead us to the subsequent and longer phase.