Uztaro 46 (2003)

Joanes Uharte Donibanekoaren Zientzietarako Argimenen Azterketa-n ikasleria ikertzeko eskainitako bide berriak

Egilea(k):
Fito Rodriguez Bornaetxea
Jakintza-arloa:
Filosofia
Orrialdeak:
3-10
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Joanes Uharte Donibanekoaren liburuan hiru ikasle-mota daudela esaten da. Azalpen horrekin batera, Uhartek oroimena, adimena eta irudimena bereizi nahi izan zituen ikaslearengan, eta hiru motatako ezaguerak aurkeztu. Haurraren egitura kognitiboa aztertzeko eta pedagogikoki bere ezaugarriak bideratu ahal izateko ikuspegi berri horrek eten egin zuen Aristotelesengandik jasotakoaren ohiko planteamendu klasikoarekin eta, gainera, bide berriak ireki zizkion Hezkuntzaren Teoriari. Zertan apurtu zuen Joanes Uharte Donibanekoak aurrekarien iritzia eta zer-nolako bide berriak zabaldu zituen heziketa-arloan argitzea da ekarpen honen funtsa.

It is said that according to the book of Joanes Uharte of Donibane there are three kinds of students. He explored the distinction between memory, intelligence and imagination in order to distinguish the three kinds of different knowledge gained by the pupils. That new approach to analyze the cognitive structure of the children lead him to cut the ties with the classical Aristotelian view and to open some new trends within the Education Theory. The aim of this article is precisely to make it clear where did Joanes Uharte of Donibane abandon the traditional path and which where the new ways that he opened in the educational field.