Uztaro 4 (1992)

Zuzeneko marketing-a enpresa berrirako disziplina

Egilea(k):
Joseba Etxebarria Gangoiti
Jakintza-arloa:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Orrialdeak:
85-101
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Ondorengo lerrootan laster eragin handia izango duen disziplina bat ezagutuko dugu. Europako merkatuko lehian sartu gara eta hemendik aurrera negozioetan erabiltzen diren teknikak ahalik eta gehien ezagutu beharko dira. Hauetako bat zuzeneko marketing-a dugu. Artikulu honetan, Joseba Etxebarria Gangoiti, Gizarte- eta Informazio-Zientzien Fakultateko Irakasleak zuzeneko marketing-aren definizio eta etorkizunari buruzko azalpena ematen digu. Laster konturatuko gara zuzeneko marketing-a teknika bat ezezik enpresarako filosofia berri bat ere badela. Horri esker, enpresak eta bezeriak beren arteko harremanak estutzen dituzte. Beharbada horretanxe datza arrakasta.