Uztaro 49 (2004)

Pierre Vilar eta Euskal Herriaren borroka. In memoriam (1906-2003)

Egilea(k):
Jokin Apalategi Begiristain, Paulo Iztueta Armendariz
Jakintza-arloa:
Soziologia
Orrialdeak:
89-119
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Gure oroitzapen kulturalean toki bat har dezan P.Vilar-ek Euskal Herriarekiko edukitako jokabide erdi-ixil eta desinteresatuen lekukotasunak plazaratu nahi izan ditugu. Historialari zientifiko ospetsuak Espainiako Estatuko nazio eta nazionalitateak bereziki aztertu zituen. Ondorioz Espainia konfederatuaren proposamena egitera ailegatu zen. Katalunia izan zuen bere begiko ninia. Ederreste hori ezaguna da historiagileen giroetan. Baina gure lekukotasunen helbura Euskal Herriaren alde Pierrek eramandako hainbat ekimen eta aitorpenek gurekiko zuten maitasuna eta konbentzimendu intelektuala ez zirela gutxiago eta eskasago agertzeko izan da. Gogora dezagun, besteak beste, Punto y Horari emandako elkarrizketa batean adierazi zuena: “euskal errealitatea hain da garbia, non egunen batean nazionalitate izango baita, estatu bat eskatzeraino...῀.

In order for them to take a place in our cultural memory, we wanted to testify to the half-hidden, disinterested interventions of P Vilar on behalf of the Basque cause. This renowned scientific historian analysed in his own special way the realities of the nations and nationalities that make up the Spanish state. This led to his proposing a confederate Spain as a political project. He focussed mainly on Catalunya, as is widely acknowledged amongst Spanish historians. And yet our  present aim is to draw wider attention to the actions and declarations which he undertook on behalf of the Basque cause, and which display no less a love nor less strong an intellectual conviction. It should be remembered that in an interview for the magazine Punto y Hora, Vilar declared that “the Basque reality is so clear that some day it will be a nationality, and will proclaim itself a state...῀.