Uztaro 56 (2006)

Autokontzeptu fisikoa neurtzeko galdesorta berri baten propietate psikometrikoak tresna pedagogikoa bihurtuta

Egilea(k):
Igor Esnaola Etxaniz, Alfredo Goñi Sarriguren
Jakintza-arloa:
Psikologia
Orrialdeak:
109-122
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Ikerketa honetan Autokontzeptu Fisikoaren Itaunketa (AFI) aurkezten da, autokontzeptu fisikoa neurtzeko euskaraz idatzitako galdesorta berri bat. Beste galdesorta batzuek bezala, ingelesez (PSPP) edo gaztelaniaz (CAF), autokontzeptu fisikoaren lau azpidomeinu, hots, trebetasun fisikoa, sasoi fisikoa, erakargarritasun fisikoa eta indarra begiztatzen dituen eredu bati jarraitzen dio. Behin betiko bertsioa, 12 eta 86 urte arteko 1.259 subjektuei pasa zitzaien, eta analisi faktorialak lau azpidomeinuetako eredu hau azaldu du gizonezkoen laginean, baina ez emakumezkoenean. Barne-konsistentzia (Cronbach-en alpha) gizonezkoen autokontzeptu fisiko orokorra eskalaren     a = .73tik gizonezkoen indarra eskalaren a = .83ra doa. Gizonek emaku-meek baino altuago puntuatzen dute eskala guztietan eta kirola egiten dutenak egiten ez dutenak baino hobeto hautematen dira eskala guztietan: trebetasun fisikoan, sasoi fisikoan, erakargarritasun fisikoan, indarrean, autokontzeptu fisiko orokorrean eta autokontzeptu orokorrean.

This article presents the Autokontzeptu Fisikoaren Itaunketa (AFI), a new questionnaire in Basque language built, as same as others instruments in English (PSPP) and in Spanish (CAF), from a quatridimensional model: physical ability, physical condition, physical attractive and strength. The final version was responded by 1.259 subjets aged between 12 and 86 years old. The factorial analysis show the quatridimensional model of physical self-concept in the male sample but not in the female sample. The reliability indexes (alpha of Cronbach) vary from a = .73 (physical self-worth scale in males) to a = .83 (strength scale in males). Males score more than females in all the scales and the people that make sport have better physical perception than people that don«t in all the AFI«s scales: physical ability, physical condition, physical attractive, strength, physial self-worth and general self-concept.