Uztaro 56 (2006)

Psikologiako artikuluen azterketa Uztaro aldizkaria oinarri harturik

Egilea(k):
Karmele Artetxe Sanchez
Jakintza-arloa:
Historia
Orrialdeak:
31-50
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Artikulu honetan Uztaro aldizkarian kaleratutako Psikologiako artikuluak aztertu ditugu. Hola, lehenik, Psikologia arloko artikuluen eta egileen deskribapen orokorra eskaintzen da, eta ondoren Uztaro aldizkariak Psikologia arloaren baitan izan dezakeen garrantzia edo inpaktua neurtzeko irizpide bibliometrikoak erabiltzen dira. Azterketa kuantitatiboa osatzeko, bi konparaketa egin ditugu: batean, Psikologia arloko egile euskaldunak eta espainiarrak alderatuta, zenbait antzekotasun aurkitu dira, eta bestean, Psikologia eta Historia jakintza-arloak erkatu dira.


In this report we examine the articles on physichology published in Uztaro journal. First of all we describe the articles and the authors who deal with physichology, and then, using bibliometrical criteria, we analyse the impact of Uztaro journal made on the knowledge area of psycology. With the aim of completing the quantitative analysis, we add two comparisons: the first one compare the features of the basque-speaking authors with the spanish-speaking ones, having observed several coincidences among them, and the second one faces the knowledge area of psichology with the history area.