giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
\"Batbederac daqui heuskal herriã quasi
etche batetic bercera-ere minçatzeko
manerán cer differentiá eta diversitatea den\"
                                                (Leiçarraga)
Formulazio matematikoak erabiliz eta A.M. Echaidek El euskera en Navarra: Encuestas lingüÃsticas (1965-1967) lanean aurkeztutako datuetan oinarrituz Nafarroan hizkuntz datuek duten egituraketa ikertuko da. Arazoari ahal denik eta era objektiboenez ekiteko dialektometria hitzarekin ezagutzen den metodologia jorratzen da. Lanaren zehar ibilpidearen urrats guztiak ikusten dira: corpusaren hautaketa, matrizeak, mapen elaboraketa, azkenik interpretazio geolinguistiko baten proposamena azaltzen delarik.