Komunikabideetan/telebistan agertzen diren notiziak, errealitatearen puskak omen diren horiek, gizartea ulertzeko modu espezial baten zertzeladak dira. Izan ere, telebistan azaltzen diren berriak, kalean gertatutako guztietatik harturiko apur batzuen errepresentazioa/errekreazioa besterik ez dira, eta albistegia bere osotasunean, agintearen estruktura normatiboa hedatu eta iraun erazteko tresna egokia.