Uztaro 5 (1992)

Wittgenstein eta etikaren hizkuntza

Egilea(k):
Esteban Antxustegi Igartua
Jakintza-arloa:
Filosofia
Orrialdeak:
17-30
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Artikulu honen bidez, bere bizitza eta pentsamenduaren ibilaldiari jarraituz, Wittgensteinek betidanik Etikaz izan zuen ardura azaldu nahi da. Honela zioen Tractatuseko hitzaurrean: \"Nire liburuaren zentzua Etikoa da... nire liburuak bi zati ditu: idatzia eta idatzi ez den beste guztia. Bigarren hau da, hain zuzen ere, garrantzitsuena. Nire liburuan Etika, modu batez esateagatik, barrutik mugatua gelditu zen\".

Wittgensteinek bereizi egingo du proposizio baten bidez adieraz daitekeena (esanez) eta ezin daitekeena adierazi (esan), soil-soilean azaldu baizik. Bigarren honek -balore absolutu gisa- zerikusia dauka inperatibo kantiarrarekin, zerbait esistitzen delako ziurtasun-esperientzian eta erabat salbu aurkitzen garen intuizioan oinarritzen delarik.

Lengoaia-joko guztietan ere, hauek jarrera moralak martxan jartzeko bakarrik gertatzen diren neurrian, etika bat dago. Wittgensteinentzat gizakia bereziki morala den zerbait esaten saiatzen da. Baina ordezkatze faltsuetan ez erortzeko aurreneko Wittgensteinek isiltasuna proposatzen bazuen, bigarren hau kultura desberdinetan aurkitzen den lengoaia mitiko-sinboliko baten berreskuratzeaz mintzo zaigu. Hara zer zioen Frazer-en Urrezko Abarrari buruzko Oharpenetan: \"...heriotza, jaiotza eta sexuaren adierazpena, hau da, gizakiak urteetan zehar berari buruz hautematen duena baino ez da ebidentea, eta hauxe da benetan dakiguna eta interesatzen zaiguna.