giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
Artikulu hau Debabarreneko tokian tokiko euskarazko prentsa aztertu duen doktore-tesian oinarrituta dago. 2000-2004 bitartean bailara horretan argitaratzen diren 6 herri-aldizkarien (Eta kitto!, Pil-pilean, Barren, Berriketan, Kalaputxi eta Drogetenitturri) kazetaritza-genero eta gaien analisia egin da; milurteko berrian argitalpenek zer argitaratzen duten, nola argitaratzen duten eta ikerketa-epean izan duten garapena jakiteko helburuarekin. Era berean, agerkari bakoitzaren ezaugarriak eta bakoitzak bere herrian ematen duen zerbitzua nolakoa den ezagutu nahi izan da azterketa honetan.
Eduki-analisitik abiatuta, aldizkari bakoitzaren errealitatea eta esperientzia islatu dira; eguneroko errealitatea, funtzionamendua, lan-taldeen osaketa, langileen profila, prestakuntza, nola antolatzen duten euren jarduna edota lan-taldeen antolaketa moduak nolako eragina duen aldizkariak argitaratzen dituen edukietan (kazetaritza-genero eta gaietan) ikertu da. Beraz, lan honetan lan-taldeen profesionalizatzeaz, lanaren duintasunaz, militantziaz, aldizkarietako kazetaritza-genero eta gaien deskribapenaz, kalitateaz, aldizkarien ahuleziez, indarguneez eta etorkizunerako bideaz arituko gara.
Â
This thesis analizes written press from Bajo Deba (located in the Basque Country). Specifically, the essay examines six magazines published in different towns throughout Bajo Deba. We have domonstrated various aspects of this basque local journalism, such as which journalistic sorts they use, the emergent themes, how the themes are utilized, and the evolution of these publications, during the time of this investigation. As well, the content analysis has proven each magazine´s unique caracteristics and the services they offer.
 |