Uztaro 64 (2008)

Euskara erabiltzearen erraztasunaren/zailtasunaren eragin emozionala eta horren ondorioak

Egilea(k):
Mari Jose Azurmendi Ayerbe
Jakintza-arloa:
Psikologia
Orrialdeak:
83-97
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Lan honetan nahi izan da honako galderei erantzutea: euskararen erabileran ba ote du eraginik pertsonaren alderdi emozionalak? euskara erabiltzearen erraztasunaren/zailtasunaren eragin emozionala nolakoa da eta nolako ondorioak izan ditzake? Horiei erantzuteko honako atalak ireki ditugu: 1) Sarreran adierazten da ikuspegi psikosozial psikologistari helduko zaiola, pertsonak duen erdigunetasuna edo zentralitatea azpimarratuz, eta alderdi unibertsalak jarraituko direla. 2) Euskara erabiltzearen erraztasuna/zailtasuna gaian ezagutzen ditugunak eta ez ditugunak adieraziko dira. 3) Emozioa prozesu psikosozial berezi gisa nola uler daitekeen adieraziko da. 4) Emozioaren kokapena ikuspegi psikosozialean adieraziko da, zientziagintza modernoan eta postmodernoan duen lekua ikusiz. 5) Laburpen moduko batean, zenbait ondorio atera eta azken hausnarketak eta proposamenak egingo dira.
 
 
This piece of work has set out to answer the following questions: Does a person’s emotional side influence the use of Basque? What is the nature of this emotional influence on the ease/difficulty of using Basque? And what kinds of consequences can this have? We have developed the following sections in order to respond to these questions: 1) The introduction establishes that the psychosocial perspective will be mainly psychological when emphasising the centrality of the person, and that universal aspects will be followed. 2) The ease/difficulty of using Basque by pointing out what we know and what we do not know. 3) How emotion can be understood as a special psychosocial process. 4) The part emotion plays in the psychosocial perspective when looking at the place it occupies in modern and postmodern science. 5) A summary, drawing a number of conclusions and making final reflections and proposals.