Uztaro 68 (2009)

Sozialdemokraziaren eraberritzearen bideez

Egilea(k):
Amaia Inza Bartolomé
Jakintza-arloa:
Politika
Orrialdeak:
57-68
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Azkeneko hamarkadetan sozialdemokrazian izandako eraldaketan ezinbestekoa da Hirugarren Bideek suposatu zuten astindua kontuan hartzea. Ikuspuntu ideologiko guztiek globalizazioarekiko aldaketak egin behar izan dituzte eta sozialdemokraziak bere Estatu idealaren egituran egindako doitzeak diskurtso neoliberalaren hegemoniaren emaitza dira. Horren ezaugarririk behinena ongizateak lehiakortasun ekonomikoaren aurrean lehentasuna galtzea da, sozialdemokraziaren tresna erabakigarriak martxan jartzea gero eta zailago bilakatuz. Hirugarren Bideen eta beste ikuspuntu progresisten planteamenduak erantzun teorizatuak dira egoera honen aurrean.

GAKO-HITZAK: Sozialdemokrazia · Hirugarren Bideak · Neoliberalismoa.

Among the changes the socialdemocracy have undergone last decades, it must be taken into account the shake that Third Ways implied. Every political tradition have had to make changes around globalization and the adjustments the socialdemocracy had done in its ideal state’s structure has been due to neoliberal discourse’s hegemony. Its main characteristic is that welfare loses priority in favour of economic competition, so traditional socialdemocratic decisive tools can not work. The statements of Third Ways and other progressive theories, are a theoretical answers to this situation.

KEY WORDS: Socialdemocracy · Third Ways · Neoliberalism.