Uztaro 6 (1992)

Biraketa pragmatikoa, biraketa linguistikoa

Egilea(k):
Fernando García Murga
Jakintza-arloa:
Filosofia
Orrialdeak:
13-22
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Logika klasikoak mende honetako biraketa linguistikoan izandako eragina aipatuko dugu lan honetan. Dena den, logika klasikoan oinarritzen den semantikak dituen arazoak erakusten saiatuko gara. Problema hauek testuinguru, hiztunaren jakintza ez-linguistiko edota esaldien situazioek esanahian duten eraginetik datoz.

Beraz, hizkuntza naturalaren azterketa aurrera joan ahala, teoria pragmatikoaren sorreraren beharrean gaudela azaldu da. Adibidez, alde batetik Frice-ren teoriak duen aspektu garrantzitsuenetariko bat hiztunak esandako esaldiaren interpretazioa hizpidearen printzipio orokorren medio inferitzea da da. Beste aldetik, Sperber eta Wilson-en \"pertinentzi teoria\", hizkuntzaren ulermenerako egiten den inferentzia, bi zutabetan oinarritzen da: logika klasikoan (murriztua izan arren) eta mekanismo psikologiko batean: \"pertinentzi printzipioa\".

Hala ere, aipaturiko bi zutabeak ez daude behar den bezala finkatuak, lan honetan azaltzen denez, arazo ugari planteatzen dituztelako. Beraz, gaur egun ez daude pragmatikak osatutako kontzeptuak zehatz-mehatz definiturik. Hori dela eta, pragmatika semantikak azaldu ezin dituen fenomenoen \"paperontzi\" bihurtu da. Hau dela eta, aurrerantzean daukagun lana, arlo pragmatikoa antolatzea da.