giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
ISSN: 1130-5738
\"N. Chomsky-ren \"Cartesian Linguistic\" liburua irakurtzen denean, Descartes-en epistemologiak Linguistikaren ibilbidean eragin erabakikorra izan zueneko susmoa izaten da. Susmo hori zertan gauzatzen den aztertzerakoan, Gramatika Espekulatiboaren bilakaera ikertu behar izaten dugu.
Port-Royal-eko Abadian idatzitako Gramatikak unibertala izan nahi du adimenaren printzipio logikoetan oinarritzen bait da. Baina, joan gaitezen Descartes-en aurreko gramatikariengana. XIVgarren mendeko \"modistae\"-en esanetan, Hizkuntza errealitatearen existentzia modu desberdinak errepresentatzeko adierazpen modu desberdinez hornitzen da, errealitatea abiagunez delarik.
Bi sistema hauen arteko garapenean, Descartes-en epistemologia izan daiteke hasieran somatzen genuen galbahea\".