Uztaro 72 (2010)

Berezko marko estetiko eta kulturala: Bertsolari Txapelketa Nagusia, euskal Agoraren bilgunea

Egilea(k):
Jexux Larrañaga Arriola
DOI:
10.26876/uztaro.72.2010.1
Jakintza-arloa:
Antropologia
Orrialdeak:
5-21
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea unerik emotiboenera iritsi da eta denok batzen gaituen Bilbao Exhibition Center-en itzalpeko arima biziarazi du bere taupadetan. Bilgune horretan hautemandakoa, ikusitakoa, entzundakoa, sentitutakoa, esangurazko eremu baten mugarria da, aldiro-aldiro eraberritzen den espazio-denbora baten bidegurutzearen atarian. Lan honen xedea, sormen-lurralde eremuko sinbolismo kulturala aztertzea da, eta horretarako Dan Sperber-en dispositibo sinbolikoaren mekanismoa abiaburu, narrazio kulturalaren eszenaren kontzeptu-ardaztaileen deskribapena egin dugu. Espazio hori intentzio batekin eraikita dago eta sormen-eraiketa horretan ebokazio/gogoramena lehendik jasotako oinarri kulturalaren gainean eraikita dagoenez, diskurtso berriak eta irudi berriak eraikitzeko duen garrantzia agerian jarri ohi du iruditegi kolektibo eguneratzeko prozedura biziberrituz. Horrela, sinbolismoaren esperientziaren oinarrian uler liteke ebokazio-eremu kultural baten berreraikuntza-prozesua gizartean gertatzen diren aldaketei lotuta agertzen dela.

    GAKO-HITZAK: Dispositibo sinbolikoa · Irudikapen kontzeptuala · Iruditegi kolektiboa · Berridazketa.

    The most exciting moment of the Basque Bard Championship (Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia) has arrived, bringing us all together at the Bilbao Exhibition Centre and livening our heartbeats. The things we perceive, see, listen to and feel here today are a meaningful milestone, the arrival at continually renovated crossroads.  The purpose of this work is to study cultural symbolism in the context of territorial creativity, and for this reason we will describe Dan Sperber’s starting point with regard to symbolic mechanisms, the central concept for narrative culture on the stage. In the same way that this space reflects an end, evocation and memory are important in the constructive and creative process as they are built on an acquired cultural basis. This is how we understand the connection between the contents of evocation/memory and collective imagination as part of the basis of the cultural symbolism experience, which is where we see the most important cultural values reflected.  The contents of collective images and memory reflect social changes.

    KEY WORDS: Symbolic mechanism · Collective imagination ·Rewriting.