Uztaro 72 (2010)

Euskal sektore aeronautikoa. Eraketa, egoera eta berrikuntza-sistema sektorialeko eragileak

Egilea(k):
Urko Lopez Odriozola
DOI:
10.26876/uztaro.72.2010.2
Jakintza-arloa:
Ekonomia
Orrialdeak:
23-56
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Aeronautika ekonomiak azken urteetan izan duen bultzatzaile nagusietako bat da. Bertan hainbat alor lotzen dira: alde batetik teknologia, zeina etengabe ari den aldatzen sektorean; bestetik kalitatea, eta, azkenik, segur-tasuna. Berez oso polarizatua dagoen sektorea da, bai herrialde produktoreei begiratuz (Amerikako Estatu Batuak, Europa, Kanada, Brasil eta herrialde gutxi batzuk), bai hegazkin mota bakoitzean dagoen oligopolioa kontuan hartuz (Airbus eta Boeing hegazkin handietan eta 15-20 produktore tamaina ertaineko hegazkinen kasuan), baita produktu motaren arabera (hegazkinen produktore/ensanblatzaile gutxi, motorren produktore gutxi eta lurreratze-trenen produktore gutxi).
    Euskal Autonomia Erkidegoko aeronautika estatu osoko % 25 izatera ere iritsi da, nahiz eta hegazkin-produktorerik izan ez. Artikulu hau aireontzi-gintzan oinarrituko dugu batez ere, nahiz eta sektoreak espazioa ere landu dezakeen. Arrazoia honako hau da: espazioak euskal aeronautikan duen pisua oso txikia da eta fakturazioaren % 3 soilik da. Horren ondorioz, sektore honetan gehien landu dugun arloa aireontzien produkzioa izan da, egiturak, sistemak, motorrak eta ekipamendua.

    GAKO-HITZAK: Aeronautika · Finantzaketa · Ikerketa eta garapena · Sektore publikoa

    Aeronautics is one of the leading sector that has had the economy in recent years. Various fields are joined there, firtstly, the technology, which varies continuously in the field, secondly, the quality, and finally, safety. It is a highly polarized sector taking into account the producing countries (United States of America, Europe, Canada, Brazil and a few more countries), the existing oligopoly in the production of each aircraft type (Airbus and Boeing in the large-size aircrafts and 15 to 20 producers in the case of medium-size aircraft), and also by the type of product (a few aircraft producers/assemblers, and few engines and landing gears producers).
    The aircraft sector of the Basque Autonomous Community has come to mean in the past the 25% of the total Spanish State’s production, despite having no producer / assembler of airplanes. This article is based on aircraft production, while the sector also reaches the space sector. The reason for this is that  space accounts for 1,5% of turnover of all businesses in the Basque Autonomous Community’s aerospace sector. Consequently, the field that has been worked on is the production of aircraft (structures, systems, engines and equipment).

    KEY WORDS: Aernautics · Financing · Research and development · Public sector