Uztaro 74 (2010)

Euskarazko herri-prentsaren irakurleen profila aztergai

Laburpena:

Tokian tokiko 5 aldizkariren irakurleen profila eta herritarrek aldizkarien inguruan duten iritzia jaso da hurrengo lerroetan. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzari esker Txorierriko Aikor!, Eibarko ...eta kitto!, Elgoibarko Barren, Orio eta Aiako Karkara eta Idiazabalgo Aldaize aldizkarien inguruko datu esanguratsuak jaso ahal izan dira. Besteak beste, azaltzen da publikoaren ezagutza maila zein den aldizkarien hedapen-eremuan, euren irakurle kopurua zenbatekoa den, irakurleek aldizkariak irakurtzen ematen duten denbora, aldizkarien sarbidea zein den eta irakurleek aldizkariari buruz dituzten iritziak zein diren. Orobat, emaitza horietatik abiatuz, emaitza nagusiak eta etorkizunerako proposamenak bildu dira.

    GAKO-HITZAK: Euskarazko herri-prentsa · Irakurleak · Sarbidea · Irakurleen iritziak.



    This article analyzes the readers´ profile and views about five local magazines written in Basque. Thanks to a grant from the Basque Government, researchers have obtained significant results about the following magazines: Aikor based in the Txorierri region (Bizkaia), ...eta kitto! based in Eibar (Gipuzkoa), Barren based in Elgoibar (Gipuzkoa), Karkara based in Orio (Gipuzkoa), and Aldaize based in Idiazabal (Gipuzkoa). This article analyzes the readers´ knowledge of the magazines distributed within their areas of residence, the time readers spend reading magazines, and the readers’ opinions on these Basque language magazines. Additionally, based on these results, this paper includes the main conclusions and proposals for the future.

    KEY WORDS: Basque local press · Readers · Readers´ views · Readers´access to local press.