Arratoiekin eginiko bi esperimentutan aldibereko aurre-esposizioaren efektua baloratzen saiatu gara zapore-abertsio baldintzatuaren teknika erabiliz, zeinean zapore berdina baina kontzentrazio ezberdinak jasotzen diren. Lehenengo esperimentuan, aurre-esposizioa jarraitua eta luzea izan zen (24 ordukoa, 28 egunetan zehar); bigarren esperimentuan, aldiz, aurre-esposizioa diskretua eta motza izan zen (30 minutu goizean eta 30 arratsean, 4 egunetan zehar). Espero genuenaren kontra, bi esperimentuetan, erantzun baldintzatuaren orokortzea ez zen gutxitua gertatu aldibereko aurre-esposizio baten ondoren, bloketako aurre-esposizio batekin konparatuz. Hala ere, erantzun ezberdina erregistratu genuen estimulu baldintzatu eta frogazko estimuluarekiko bigarren esperimentuan, aldibereko aurre-esposizio baten ondoren. Emaitza hauek, estimuluen konparazio-prozesuak ikaskuntza pertzeptiboan duen zerikusiarekin eztabaidatuak izango dira.
GAKO-HITZAK: Ikaskuntza pertzeptiboa · Aldibereko aurre-esposizioa · Orokortzea · Ezkutuko inhibizioa.
Two experiments determined the effect of concurrent pre-exposure to two concentrations of one flavor on generalization of taste aversion in rats. Pre-exposure was continuous and long (24 h daily for 28 days) in Experiment 1 and discrete and short (30 minute morning and afternoon sessions for 4 days) in Experiment 2. In both experiments concurrent exposure failed to reduce generalization more that an equivalent pre-exposure in separate blocks. In experiemnt 2, there was a differential response between the conditioned and test stimuli after concurrent pre-exposure. Results are discussed in relation to the role of stimulus comparison processes in perceptual learning.
KEY WORDS: Perceptual learning · Concurrent pre-exposure · Generalization · Latent inhibition.