Uztaro 7 (1993)

Europako langile-mugimenduaren protohistoria: Ingalaterrako eta Frantziako langile-elkarteak Erregimen Zaharraren bukaeran eta Aro Garaikidearen hasieran

Egilea(k):
Juan Gracia Carcamo
Jakintza-arloa:
Historia
Orrialdeak:
55-75
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Artikulu honetan Europako langile-mugimenduaren lehendabiziko urratsak aztertzen saiatu gara, bi garai historikotan izandako ezaugarriak analizatuz. Aurrena, Erregimen Zaharrean Ingalaterrako eta Frantziako langile-elkarteek eduki zituzten ohizko erak ikertzen dira, elkarteok “ekonomia moral” baten ereduan ulertu behar ditugula azpimarratuz. Bigarrenik, XIX. mendearen lehendabiziko erdian elkarteok izandako bilakaera aztertzen da, Ingalaterrako Industri Iraultza eta Frantziako Iraultzaren ondoren elkarte hauetan agertutako aldaketak erakutsiz.