Uztaro 8 (1993)

Gezurtiaren paradoxa

Egilea(k):
Feliciano Pelaez
Jakintza-arloa:
Filosofia
Orrialdeak:
19-33
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Gezurtiaren paradoxa hizkuntzan gertatzen den paradoxa-era bat da. \"Gezurra esaten ari naiz\" edo \"Gezurretan nabil\" esaten dugunean paradoxan sartzen gara, hau da; esaten duguna gezurra bada gezurra al da esaten ari naizena? eta egia bada esaten ari naizena, gezurra esaten ari naizela, ez al nabil gezurretan?... paradoxa bat da, azkenean ez baitakigu gezurretan gabiltzan ala ez.

Nere lanean paradoxa-mota honi soluzio logiko bat ematen saiatu naiz. Soluzio hau Situazioen Teoria deritzon hizkuntzaren analisi logikoaren ikuspegi berri baten argitan eratua da. Gaiaren ulerpen oso bat lortzeko Situazioen Teoriak planteatzen dituen berrikuntza garrantzitsuenak azaltzen ditut, metodo berria hizkuntza analizatzeko teoria logiko tradizionalarekin alderatuz, teoria honetan paradoxak ez baitzuen soluzio argigarririk.