Uztaro 79 (2011)

Nazioarteko Justizia Auzitegiak giza eskubideen arloan berezkoak dituen mugapenen inguruan zenbait ohar

Egilea(k):
Oscar Abalde Cantero
DOI:
10.26876/uztaro.79.2011.5
Jakintza-arloa:
Zuzenbidea
Orrialdeak:
93-108
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Giza eskubide zein gizabanakoaren inguruko ardura Nazioarteko Zuzenbidearen zirrikitu guztietan iraizten den momentu honetan, arlo horretan Nazioarteko Justizia Auzitegiak, Nazio Batuen Erakundeko organo judizial nagusi eta ordenamendu juridiko honen erreferente jurisprudentzial gisa, bete dezakeen paperak zalantzak sorrarazten dituela dirudi. Behin baino gehiagotan leporatu izan zaio sentsibilitate berri hauetara egokitzeko azaltzen duen zailtasuna. Horren aurrean, lan honek auzitegiak giza eskubideen arloan aritzeko dituen berezko zenbait mugapen aztertzea du helburu, horrekin batera egun bere egitekoaren garrantzia azpimarratuz.
    
    GAKO-HITZAK: Nazioarteko Justizia Auzitegia · Giza eskubideak · Eskumena · Prozedura.

Some notes on the inherent limits of the International Court of Justice in the human rights field

At a time when the issue of human rights and concern for individuals seems to be seeping into each one of the spheres of the international law, the role of the International Court of Justice in this area, as the principal judicial body of the United Nations and as a case law reference into this legal system, seems to generate some doubts. More than once it has been blamed on it his difficulty to adapt to these new sensibilities. Against this, the subject of this paper is to analyze some of the intrinsics constraints he has to face when dealing with issues related to human rights, stressing the important role he has to carry out today.

    KEY WORDS: International Court of Justice · Human Rights · Jurisdiction · Proce-dure.