Uztaro 83 (2012)

Goiena Komunikazio Taldea: tokiko talde multimedia baten kasu-azterketa

Laburpena:

Lan honek aztertzen du Goiena Komunikazio Taldearen kasua. Debagoienekoa bilakatu da tokiko hedabideen bigarren belaunaldiaren paradigma: erakunde bat non begi-bistakoak diren 80ko hamarkadako herri-komunikabideen nortasun-ezaugarriak eta, aldi berean, bereganatu egin dituen egungo talde multimedia berrien adierazleak. Baliatuta gaiari buruzko bibliografiaz, dokumentuen azterketaz, elkarrizketa sakonaz eta eztabaida-taldeaz, ikerlanak jorratzen du, batetik, Debagoieneko komunikazio-taldearen sendotze-ibilbidea, eta, bestetik, aztertzen ditu gutxi ikerturiko talde multimedia horren berezitasunak eta lorpenak.
    
    GAKO-HITZAK: Goiena Komunikazio Taldea · Tokiko hedabideak · Euskarazko hedabideak · Komunikazio-talde multimediak.

Goiena Komunikazio Taldea: Case study on a local multimedia group

    The paper examines the case of the Basque local multimedia group Goiena Komunikazio Taldea and its specific characteristics. There is little research on this issue, although Goiena Komunikazio Taldea has become a paradigmatic case of multimedia newsroom. This paper draws on existing literature, documentary analysis, in-depth interviews and the data gathered through a focus group. Research has focused in the process of consolidation of this communication group of the valley of the High Deba in the Basque Country and its achievements.

    KEY WORDS: Goiena Komunikazio Taldea · Local media · Media in Basque · Multimedia communication groups.